2018ko abenduaren 1ean 10 urte Mikel Laboak utzi gaituela bere obra aberats eta aintzindaria eskainiz.
Maialen Alfaro-k (sofrologo, kantari eta musikaria) eta Philippe Albor-ek (musikaria eta haurren arloan aditua) proposatzen dizuete haurrendako ikusgarri bat Mikel Laboaren obra ezagutarazteko. Ikusgarriak 3 atal ukanen ditu :
Herri kantak
Bere sorkuntzak (besteak beste Bernardo Atxaga, Jose Antonio Artze eta Daniel Landart-en hitzak baliatuz)
Bere unibertso berezia (Lekeitioak, Komunikazio-inkomunikazio...)
Ikusgarrian zehar haurrak parte hartzeko parada ukanen du : kantatuz, gorputzeko perkusioak eginez, sendituz...
Eszenak J.L. Zumeta-ren (Mikel Laboa-ren diskoen azala egilea) tinduak aintzinean emanen ditu. Posibilitatearen arabera, ikus-entzunezko ikusgarria izanen da.
Publikoa : 6 urtetatik goiti Iraupena : 40' Fitxa teknikoa : gurekin harremanetan sar
Ikusgarria aintzin, eskoletan tailerrak proposatzen ahal ditugu :
Kantuak ikasiz
erritmo joko eta gorputzeko perkusioak eginez
Mikel Laboa ezagutuz
https://kanaldude.eus/bideoak/4002-izarren-hautsa-baionako-mediatekan